UR KIROLAK
|
| Surfa, piraguismoa, urpekaritza... |
Debabarreneko kostaldeak aukera paregabea eskeintzen dizu ur-kirolak praktikatzeko. Malkar eskuraezinak, amaierarik gabeko hondartzak, errekak, portuak...era honetako kirolak behar dituzten baliabideak eskuratzeko aukera eskeintzen bait dizu. |
Debabarrena, surf-a praktikatzeko leku ezinhobea da. Debako Santiago hondartza eta Mutrikun Alkoleako kalak oso preziatuak dira kirol mota hau praktikatzen duten guztientzat; mundu osoko surfistak urbiltzen dira gune hauetara, kirol hau praktikatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak aurkitzen bait dituzte. |
Eskualde honetan urpeko jarduerak ere badute lekua. Mutrikuko portutik eta Debako darsena berritik antolatzen diren irteerak, kantabriar urpeko bizitza ezagutzeko aukera eskeintzen dizkizue. Urperaketak urte osoan zehar antolatzen dira. (Informazio gehiago hemen). |
| Itsasoarekin erlazioa duten jarduera mota guztiek oso sustraituak daude: arrantza, piraguismoa, bodyboard... |
| << Aktibitateak-ra itzuli |