Getariako Aldamar Jauregian, Belgikako Fabiola Erreginaren gurasoak ziren Dorre Etxeko Markesen bizilekua izan zen hartan egin zituen bere lehen urratsak joskintzan Cristóbal Balenciagak.
Eta leku horretantxe hain zuzen, haren obra jasoko duen museoa eta bere izena daraman Fundazioaren egoitza izango dena eraikiko da.
Julián Argilagos arkitektuak diseinaturiko museoaren proiektua, Balenciagaren pentsakeran inspiratzen da, hau da, bere sorkuntza lanak, hainbat arteren bilgune ziren arte bezela sentitzen zituen.
Hau lortzeko, beiraren arintasuna azeroarekin harmonian biziko dira, airezko formak eta esekitako bolumenak sortuz, marra fin eta dotorez osaturiko leku paregabe batetan.
Abangoardia teknologiak erantsiz, lanerako eta gurtzarako, historia eta etorkizunerako espazio bezala, inspirazio iturri izango den museoa. |